Uztailaren 1ean amaituko da Gazte Sortzaileak bekan ideiak aurkezteko epea

Erredakzioa 2017ko eka. 20a, 11:56

Bekaren helburua ahozko ekitaldi kultural bat sortzea eta burutzea da. 17 eta 35 urte bitarteko gazteek eska dezakete.

Datorren astean, uztailaren 1ean, Gazte Sortzaileak Bekan proiektuak aurkezteko epea amaituko da. Beka horren bidez, gazteek ahozko ekitaldi kultural bat sortu eta burutu behar dute: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia edo dena delakoa. Ekitaldia bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke, ahozkotasunarekin lotuta egon behar du, eta euskaraz aurkeztu behar da. 17 eta 35 urte bitartekoek eska dezakete. Gainera, intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera eskaintzen du. 

Proiektuak Gasteizko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira (Teodoro Dublang margolariaren kaleko 25. zenbakian), 13:00ak baino lehen. Gazteek bakarka zein taldeka aurkeztu ditzakete ideiak.

Argibideen bilera

Edozein zalantza argitzeko, bilera bat egingo da bihar, 18:00etan, ZAS kultur aretoan (Hedegile kalea, 84). Egun horretan bertan, iazko bekaren irabazle Iñaki Landa joango da bere esperientzia azaltzera.

Informazio gehiago: Gazte Sortzaileak Beka 2017 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago