Ekainaren 16tik 24ra bitartean, Judimendi auzoko jaien bezperan, Gazte Aste Kulturala antolatu du auzoko gazte mugimenduak.
Astebetez, ekintza desberdinez beteko dira kaleak. Ostiral arratsaldean hasiko da aste kulturala musika eta jai ereduaren inguruko eztabaida batekin, Sefarad plazan. Besteak beste, solasaldi, kirola, kultura, artea eta tailerrentzako lekua egongo da auzoan zehar. Astea borobiltzeko, ekainaren 24an gazte eguna ospatuko da.
Egitaraua
Ekainak 16, ostirala
Musika eguna, auzotik eta auzoarentzat
17:00 Eztabaida Sefarad plazan
18:30 Musikarekin lotutako ekintzak.
Ekainak 17, larunbata
Burujabetza eguneroko iraultza. Kirol eguna.
10:00 Hitzaldia parkean
11:30 Tailerra Judimendiko Gazte Asanbladaren lokalean
16:30 Kirol anitzen zirkuitua
18:00 Mintza-hamaiketakoa
19:00 Munduko kirolak
Ekainak 18, igandea
Adierazi, koloreak atera!
13:00 Egunaren aurkezpena
13:30 Piknika parkean
16:00 Sormen plastikoa
20:30 Bertsoa eta poesia
Ekainak 19, astelehena
Auzoa, kulturaz blai!
17:30 Mahai-ingurua parkean
19:00 Auzoa kantuz 1.0 parketik
20:00 Zanpantzar tailerra Judimendiko Gazte Asanbladaren lokalean
Ekainak 20, asteartea
Sexuaren iruditegia deseraikiz
18:00 Kafe-tertulia Judimendiko Gazte Asanbladaren lokalean
Ekainak 21, asteazkena
100 urtez sozialismoa eraikitzen
18:00 Solasaldia gazte asanbladaren lokalean
20.00 Bideo emanaldia gazte asanbladaren lokalean
Ekainak 24, larunbata
11:00 Ur-jolasak txosnagunean
12:30 Txaranga-poteoa Judimendiko Gazte Asanbladaren lokaletik
14:00 Bazkari auzokoia eskolan
17:00 Gazte olinpiadak
19:00 Zunba gaztekoia
19:30 Ekitaldia txosnagunean
20:00 Akustikoa Judimendiko Gazte Asanbladaren lokalean
22:00 Kontzertuak: Azken Aukera, Revolta Permanent, Las Tipex. Txosnagunean.
04:00 Takoi lasterketa