Eva Garcia Saenz de Urturi idazleak aurtengo Gasteizko jaiei hasiera emateko txupinazoa botako du. Aurten, EAJk hartu behar zuen erabakia eta, azkenik, idazle gasteiztarra izan da aukeratua.
Idazle arabarrak, besteak beste, El silencio de la ciudad blanca eta Los ritos del agua liburuak idatzi ditu. Lehenengo obrak Gasteizko jaietan gertatutako hilketen ikerketa du abiapuntua. Arrakasta handia lortu zuen, 100.000 ale baino gehiago salduz. Horrez gain, ibilibide gidatuak daude Gasteizko kaleetan zehar, eleberrian agertzen diren eszenatokiak ezagutzeko.