Gasteizko Sare Transbollomarikak azken egunotan gertatutako eraso fisikoak eta ahozkoak salatu ditu: "Hainbat pertsonen askatasun sexualaren jardunerako eskubidea urratuz dabiltza". Era berean, jarraipenak eta jipoiak izan direla ere jakinarazi du.
Sarearen esanetan, Udaltzaingoaren biktimenganako jarrera "ezegokia" izan da. Izan ere, adierazi duenez, ez dio "behar besteko garrantzia eman erasotutako pertsonarekiko asistentziari ezta erasoaren larritasuna eta motibazioari ere".
Hala, elkarretaratzea deitu du Transbollomarika sareak, datorren asteazkenerako, 19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan.