Errekaleor eraisteko prozesua abiatu du 21 Zabalguneak

Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 12:56

Auzoa botatzeko proiektua lehiaketa publikora aterako du, eta uztailaren 14ra bitarteko epea izango da proposamenak aurkezteko.

21 Zabalgunea elkarte publikoak Errekaleor auzoa eraisteko prozesuari hasiera eman dio, izan ere, auzoa botatzeko proiektua lehiaketa publikora ateratzea onartu zuen atzoko batzarrean, EAJ-PSE eta PPren babesarekin. Datetan, ordea, ez dira ados jarri; Hirigintza zinegotziak auzoa eraisteko urte beteko epea ezarri nahi duen bitartean, PPk epeak murriztu, eta sei hilabetetan bota nahi du auzoa. Gainera, eraispena kudeatzen den bitartean, bertako bizilagunak kanporatzeko eskatu du. Azterlanek 50.000 euroko aurrekontua izango dute, eta uztailaren 14ra bitarteko epea izango da proposamenak aurkezteko.

Oposizioko beste taldeak, berriz, erabakiaren aurka agertu dira. EH Bildu Errekaleor eraistearen aurka dago, eta erabakia "higiezinen bullyingarekin" lotu du. Irabazik uste du udal gobernua "eredu espekulatiboaren" aldeko apustua egiten ari dela.

Podemosek harridura azaldu du erabakiaren aurrean, eta argudiatu du epaitegien baimena beharrezkoa dela auzoa eraisteko. Hala,  "txosten independente bat" egin dadin eskatu du, etxebizitzen egiturazko baldintzen inguruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago