Martin Ttipiari buruzko ikuskizun ibiltaria egingo dute Alde Zaharrean

Erredakzioa 2017ko eka. 7a, 13:37

Ikuskizuna aurkeztu zuten Vital Fundazioaren egoitzan.

1199. eta 1200. urteen artean Gaztelako gudarosteak burutu zuen setioan eta konkistan Nova Victoria  hiriaren gobernadore izan zen Martin Ttipia. 

Datorren ekainaren 17an, larunbatean, Gasteizko Alde Zaharreko kaleak Martin Ttipia gogora ekartzea helburua duen ikuskizun ibiltariaren agertoki izango dira. Musika, dantza eta antzerkiaren bitartez, bertaratzen den publikoak hobeto ezagutuko du 1199. eta 1200. urteen artean Gaztelako gudarosteak burutu zuen setioan eta konkistan Nova Victoria hiriaren tenente (gobernadore) izan zenaren figura. Ekimena Martin Ttipia Elkarteak eta Vital Fundazioak sustatu dute.

260 antzezle eta musikari

260 pertsona orotara, aktore (45), dantzari (100), ahots (90) eta musikarien (30) artean, izango dira euskaraz eta gaztelaniaz egingo den ikuskizun ibiltari elebidun horren protagonista. Gasteizko herritar gehienentzat ezezaguna den historiaren gertakari hori ezagutzera ematea du helburu ikuskizunak.

19:00etan hasiko da, Martin Ttipia plazan eta, ordubete eta 45 minututan, Eskoriatza Eskibel jauregia eta Andre Maria Zuriaren plazatik ibiliko da, Matxete plazan amaitzeko. Gidoia Fernando Sanchez Aranaz historialariak idatzi du, gertakari historiko hori antzeztua izan dadin. Kantua bertako abesbatzen eskutik etorriko zaigu; dantzak Bidabarri Dantza Taldea (Zuia), Jare Dantza Taldea (Gasteiz) eta Zuiako Dantzarien (Zuia) eskutik; musika Finale soka-taldearen eta Martin Ttipia txistularien kargura; eta antzerkia Arabako aktoreen eskutik.     

Martin Tiipia elkartearen lana 

Martin Ttipia Kultur Elkartea Arabako eta Euskal Herriko gainerako lurraldeen ondarearen ikerketa eta defentsa sustatzeko helburuz sortu zen, baita bere historiaren ikerketa eta hedapena sustatzeko ere. 1199. eta 1200. urteen artean Gaztelako gudarosteak burutu zuen setioan eta geroko konkistaren unean Nova Victoria  hiriaren, egungo Gasteiz, tenente (gobernadore) izan zenari zor dio izena elkarteak, hau da, Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresumaren mendebaldea atxiki baino lehen izandako gertakizunen garaiko gobernadore zenari.    

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago