6.000 emakumek korrika egingo dute igandean, Emakumearen lasterketan

Erredakzioa 2017ko eka. 6a, 11:57

Iazko Emakumearen lasterketa, Gasteizen.

Berdintasunaren alde eta bularreko minbiziaren kontrako lasterketak Gasteizko kaleak hartuko ditu igandean. 

Gasteizko Emakumeen Lasterketa hamargarren ediziora iritsi da. Urtero bezala, 6.000 emakume inguruk hartuko dute parte, berdintasuna eskatzeko eta bularreko minbiziaren eta genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko. Izan ere, lasterkari guztiek 016 telefono zenbakia eramango dute dortsalean, genero indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako zenbakia.

Lasterketa datorren igandean abiatuko da Mendizabaletik, 11:00etan, eta bost kilometro egin ondoren leku berean bukatuko da. Ostiralean, goizeko 11:00etatik aurrera, Emakumearen Feria irekiko da Iradier Arenan.

Lasterketan parte hartzeko zenbaki gehienak saldu diren arren, oraindik dortsala erosteko aukera dago.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago