2017/06/20 20:30

KONTZERTUA

[MUSIKA] Mor More

[MUSIKA] Mor More
Parral taberna, Gasteiz

Ekaineko Parral tabernako programazioaren barnean eta GEU elkartearen eskutik Mor More taldearen kontzertua egingo da. Mor More 2010etik martxan dabilen proiektua da. Hasieran bi ziren arren lau dira orain familian eta bi disko argitaratu dituzte azken urte hauetan: Izuak eta Suak 2014. urtean eta Bidarriak 2015eko abenduan. Ahotsa eta gitarretan Jone Azkoaga eta Andrea Lopetegi, bioliñan Haritz Etxebarria eta perkusioan Lierni Atxukarro. Musika akustikoa egiten dute, bizia eta indartsua bezain intimo eta goxoa.

Doako sarrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago