Ekainaren 3an, Gasteizko Big Band Festival jaialdiaren XIV. (edo 3,14) edizioa izango da; aurten Andre Maria Zuriaren plazan egingo da, eta lau banda arituko dira.
Gasteiz Big Bandak eta Big Band Berrik antolatzen duten musika jaialdi honek hasiera emango dio jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari. Ondoren etorriko dira Jazzaharrean eta Nazioarteko Jazz jaialdia, besteak beste.
Banda antolatzaileek 13:00etan (Big Band Berri) eta 19:30ean (Gasteiz Big Band) joko dute. Ilunabarrean beste bi formatu berri aurkeztuko dira: 21:00etan, Batuklada, material birziklatuak baliatzen dituen perkusio taldea, eta 21:30ean, Swing machine Orchestra.