Badator Big Band jaialdia

Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 13:12
Gasteiz Big Bandek kontzertua eskainiko du. Irudia: gasteizbigband.com

Kontzertuak larunbatean izango dira, Andre Maria Zuriaren plazan, 13:00etatik aurrera.

Ekainaren 3an, Gasteizko Big Band Festival jaialdiaren XIV. (edo 3,14) edizioa izango da; aurten Andre Maria Zuriaren plazan egingo da, eta lau banda arituko dira.

Gasteiz Big Bandak eta Big Band Berrik antolatzen duten musika jaialdi honek hasiera emango dio jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari. Ondoren etorriko dira Jazzaharrean eta Nazioarteko Jazz jaialdia, besteak beste.

Banda antolatzaileek 13:00etan (Big Band Berri) eta 19:30ean (Gasteiz Big Band) joko dute. Ilunabarrean beste bi formatu berri aurkeztuko dira:  21:00etan, Batuklada, material birziklatuak baliatzen dituen perkusio taldea, eta 21:30ean, Swing machine Orchestra. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide