Bueltan da Zurrunbilo, Parasite Kolektiboak bultzatutako euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Aurtengo edizioa ekainaren 1etik 4ra bitartean izango da, eta hiriko zenbait leku hartuko ditu, tartean, Baratza aretoa, Oihaneder Euskararen Etxea eta TAE Arte Eszenikoen Tailerrean.
Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko eta horren inguruan publiko bat sortzeko asmoarekin jaio zen jaialdia; musika, antzerkia, dantza eta poesia eskainiko ditu datozen egunetan. Hala, proposamenen artean tailerrak, ikuskizunak, performanceak eta kontzertuak izango dira; besteak beste, Parasite Kolektiboaren Jadanik Hilda, Garazi Lopez de Armentia gasteiztarrarekin, Plastika emanaldia Ixiar Rojas eta Miren Arroitajauregiarekin (Mursego) eta Bufoi tailerra Eneritz Artetxerekin.
Ikuskizunetarako eta kontzertuetareko sarrerak aldez aurretik eros daitezke.