Ekitaldi hau, Euskal herri osoko 10 dantza talderen interpretazioan oinarrituko da, eta egun osoko ekimena izango da. 1975 urtea izan zen Gasteizen azken euskal jaia eta urte guzti hauen ostean Jare dantza taldeak berreskuratzea erabaki du.
Egitaraua:
10:30 etan Dantza taldeen harrera Landatxo polikiroldegian
11:00 etan Hamaiketakoa.
12:00 etan Taldeen banaketa hiriko plazetan.
13:30 etan Andre Maria Zuriaren plazan alardea.
14:00 etan Kalejira.
14:30 etan Dantzarien kalejira.
17:00 etan Bukaerako alardera kalejira
17:30 etan Alardea Foru Plazan
19:00 etan Agurra.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.