2017/06/15 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[DOKUMENTALA] 'Nömadak TX'

[DOKUMENTALA] 'Nömadak TX'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Ikimilikiliklik-JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka txalaparta jardunaldien bigarren saioan ikus-entzunezkoetara egingo da jauzi. Ez dira ugariak instrumentu honen inguruko film-dokumentalak baina tartean badugu altxor ederra: Nömadak TX. 2006an grabatua, Oreka TX taldearen munduan zeharreko musika-bidaia kontatzen du. Dokumentala proiektatzearekin batera Oreka Tx taldeko Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren ingurukoak kontatuko ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago