2017/06/06 18:45

IKUS-ENTZUNEZKOA

[ZINEMA] 'The shock doctrine'

[ZINEMA]  'The shock doctrine'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa da. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira. 18:45ean filmen aurkezpena egiten da eta 19:00etan proiekzioaren txanda izaten da.
Saio honetan, The Shock Doctrine (Michael Winterbottom & Mat Whitecross, 2009, Erresuma Batua) filma proiektatuko da, giza eskubideen urraketa lantzen duten filmak protagonista dituen blokearen barruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago