Gasteizko txosnetako egitaraua aurkeztu dute

Erredakzioa 2017ko eka. 1a, 13:30

Besteak beste, Amparanoia, Skakeitan, Sorkun eta The Soulbreaker Company izango dira txosna gunean. 

Iaz egin zuten moduan, Gasteizko txosnak pixkanaka hasi dira iragartzen Gasteizko jaietan txosna gunean izango diren kontzertuak. Azkenak, Irregular DJ eta Tximeleta.

Horrez gain, Amparanoia, Aurora & The Betrayers madrildarrak, Liher eta Skakeitan talde donostiarrak, Sustrajah Band lekeitiarra, DJ Elepunto ondarruarra, Siroka taldea, The Soulbreaker Company gasteiztarrak, Auxili Valentziako reagge taldea, Sorkun, Aspencat valentziarrak, Guda Dantza talde bizkaitarra, Skarra Mucci, Tarantistak DJ, Tremenda Jauria talde madrildarra, La Sra. Tomasa, Ze esatek! eta Eneritz Furyak bakarlaria iragarri dituzte abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko diren jaietarako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago