Iaz egin zuten moduan, Gasteizko txosnak pixkanaka hasi dira iragartzen Gasteizko jaietan txosna gunean izango diren kontzertuak. Azkenak, Irregular DJ eta Tximeleta.
Horrez gain, Amparanoia, Aurora & The Betrayers madrildarrak, Liher eta Skakeitan talde donostiarrak, Sustrajah Band lekeitiarra, DJ Elepunto ondarruarra, Siroka taldea, The Soulbreaker Company gasteiztarrak, Auxili Valentziako reagge taldea, Sorkun, Aspencat valentziarrak, Guda Dantza talde bizkaitarra, Skarra Mucci, Tarantistak DJ, Tremenda Jauria talde madrildarra, La Sra. Tomasa, Ze esatek! eta Eneritz Furyak bakarlaria iragarri dituzte abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko diren jaietarako.