Armentia-2 putzuaren Ingurumen inpaktuko txostena egitera behartu dute Jaurlaritza

Erredakzioa 2017ko maiatzaren 18a

Subilla Gasteizen dago putzua.

Ingurumen Ministerioak ebatzi du putzuak ingurumenean izango duen eragina aztertzeko txostena egin behar dela.

Ingurumen Ministerioak Armentia-2 putzuaren Ingurumen inpaktuko ebaluazioari amaiera eman dio, eta bertan ebatzi du Eusko Jaurlaritzak putzuak ingurumenean izango duen inpaktuaren txosten arrunta egin behar duela. 

Erabaki honen ondoren, eta Berriztu mugimenduak jakinarazi duenez, Subilla Gasteizko putzua onartua izan dadin, proiektuak esposizio publiko eta alegazio faseak bete beharko ditu. "Horrek epeak luzatzea dakar, eta modu horretan, proiektuarekiko kezkak dituzten pertsona guztiek euren kezkak plazaratzeko aukera izango dute".  

Berriztuk salatu duenez, hasiera batean Jaurlaritzak bi fase hauek kendu zituen proiektutik, bide sinplifikatutik tramitatuz. Horrela, herritarrei proiektuan parte hartzeko aukera kendu zien. "Baina prozesu labur eta mugatu honek sortu dituen zalantzak direla eta, Ingurumen Ministerioak hau zuzendu behar izan du", azaldu du Berriztu ohar baten bidez.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago