2017/05/18 18:30

KONTZERTUA

[KONTZERTUA] Mikel Urdangarin

[KONTZERTUA] Mikel Urdangarin
ELKAR , Gasteiz

Margolaria azken diskoa aurkeztuko du Mikel Urdangarinek, zuzenean, Gasteizko Elkar aretoan eskainiko duen saio honetan. Saio berezia izango da. Margolaria diskoa banda oso baten musikarekin osatutako diskoa izan da: bateria, baxua, piano, gitarra, biolina... baina Elkar liburu-dendan eskainiko digun lagin akustiko honetan, Mikel Urdangarinek soilik bere gitarraren laguntzarekin interpretatuko ditu lan berri honetako doinuak. 

Emanaldiaren ondoren, disko-sinaketa izango da. 

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago