Jendetza elkartu da Errekaleorri babesa emateko

Erredakzioa 2017ko mai. 18a, 18:20

Milaka lagun batu dira manifestaziora.

Goizeko lehen orduan zabaldu dute bertaratzeko deia Errekaleorreko bizilagunek, Ertzaintza joango zela eta argindarra mozteko mehatxua jasoa zutela eta.

Goizeko lehen orduan Jaurlaritzako Industria Sailaren ekimenez joan da Ertzaintza Errekaleor auzora, eta hiru orduko erresistentzia baketsuaren ondoren, argindarra moztu dute Iberdrolako teknikariek. 

Errekaleor Bizirik taldeak jakinarazi duenez, gutxienez bi pertsona hartu dituzte atxilo eta hainbat zauritu izan dira.  

Egoera salatzeko, manifestazioa deitu dute, 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Erlazionatuak

Okupatzeko irrika

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017 mai 18 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago