Kultur aniztasuna nagusi da Errota auzoan, eta bertan elkarbizitza sustatzeko sortu zen iaz Errota Anitza elkartea. Besteak beste, haurrentzako Errota Anitza herri lasterketa antolatu zuen, eta datorren asteburuan, probaren bigarren edizioa egingo dute. Hala, igandean, 11:00etatik aurrera, adin ezberdinetako umeek aniztasunaren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Ondoren, hamaiketakoa, musika eta jolasak izango dira, Santo Domingo plazan.