Kultur aniztasunaren alde korrika egingo dute Errotako haurrek

Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 15:58

Errota Anitza lasterketaren lehen edizioa egin zuten iaz.

Datorren igande goizean izango da, Errota Anitza elkarteak antolatuta.

Kultur aniztasuna nagusi da Errota auzoan, eta bertan elkarbizitza sustatzeko sortu zen iaz Errota Anitza elkartea. Besteak beste, haurrentzako Errota Anitza herri lasterketa antolatu zuen, eta datorren asteburuan, probaren bigarren edizioa egingo dute. Hala, igandean, 11:00etatik aurrera, adin ezberdinetako umeek aniztasunaren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Ondoren, hamaiketakoa, musika eta jolasak izango dira, Santo Domingo plazan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago