Bigarren urtez ospatuko da Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia. Baratza Aretoak antolatzen du jaialdia, Arte Eszenikoen Tailerraren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.
Ekainaren 3an Kabia Teatrok Hiroshimako zuhaitza obra antzeztuko du, eta Dxusturi teatrok (Eneritz Artetxe) Karramarroa antzerki-bakarrizketa aurkeztuko du.
Sarrerak aldez aurretik 6 euro, eta lehiatilan 8 euro.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.