Neska gazte batek salatu duenez, bizikletan zihoan gizon batek Olarizu parkean jazarri zuen korrika egiten ari zenean, baina ihes egitea lortu zuen.
Segurtasun Sailak Eferi baieztatu dionez, biktimak salaketa aurkeztu du gertatutakoagatik, eta ikerketa abiarazi dute jazarpen delitua ikertzeko. Momentuz, gizon horren aurka jarritako salaketa bakarra da, Segurtasun Sailak eta Gasteizko Udaltzaingoak adierazi dutenez.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.