500 kilo kokaina atzeman dituzte Jundizen

Erredakzioa 2017ko mai. 8a, 20:48

Merkatu beltzean 40 milioi euroko balioa edukiko luke drogak. Industrialdean aparkatuta zegoen kamioi batean aurkitu zuten droga, ostiralean.

Aurreko ostiralean, 500 kilo kokaina atzeman zituen Guardia Zibilak Jundizen, drogaren kontrako operazio batean. Ez dute momentuz inor atxilotu, baina operazioa zabalik dago. Aurkitutako drogak 40 milioi euroko balioa edukiko luke merkatu beltzean.

Droga Jundizko industrialdean aparkatuta zegoen kamioi batean aurkitu zuen Guardia Zibilak. Kokaina industriarako urratzailea zeraman zakuen artean zegoen. Brasildik Bilboko Portura legalki ekarritako merkantziaren artean ezkutatu zuten droga, enpresa esportatzaileak eta inportatzaileak ezertxo ere jakin gabe. Metodo horri "galdutako gantxoa" deitzen zaio.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide