EH Bilduk Gasteizko parkeen erabilera sustatzeko mozioa aurkeztuko du datorren ostiraleko udalbatzan. Proposamenak Parkeak Martxan du izena, eta hiriko zenbait berdeguneetan jarduera ezberdinak egitea du helburu. Horretarako, bost parke aukeratu ditu alderdi abertzaleak, hala nola, Prado, Arriaga, Salburua, Zabalgana eta Judimendi, eta ekaineko lau igandeetan bertan jarduera ezberdinak egitea proposatzen dute.
Zehazki, kolektibo guztiei zuzendutako kirol eta aisialdirako ekintzak egin nahi dituzte, besteak beste, badminton, beisbola, tai-chi-a, zumba, ibilaldiak edo liburutegiak.
Hala kirol gutxituen aldeko apustua egiteaz gain, belaunaldi ezberdinen parte hartzea sustatu nahi dute Parkeak Martxan egitasmoaren bitartez. Horretarako, ekintzak egiteko leku zehatzak prestatu nahi dituzte.