Zabalik daude Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak

Erredakzioa 2017ko mai. 26a, 09:24
Gamarrako igerilekua.

Udako denboraldia irailaren 3ra arte luzatuko da Gamarran; Mendizorrotzan, berriz, 17ra arte.

Dagoeneko abian da Gasteizko igerilekuetako udako denboraldia, eta gaur zabaldu dituzte Gamarrako zein Mendizorrotzako igerilekuak. Lehenengoak irailaren 3ra bitartean egongo dira zabalik; bigarrenak, aldiz, irailaren 17ra arte. 

Maiatzaren 16tik aurrera Gamarrako instalazioetara sartzeko abonamendua eskatu ahal izango da. 18 urte baino gutxiago duten pertsonentzat 10 euroko kostua izango du txartel honek; helduentzat, aldiz, prezioa 26,6 eurokoa izango da. Gamarrarako eguneko sarrera 5,9 eurokoa izango da, eta 3,5 euro 18 eta 24 urte bitarteko gazteentzat. Txikienek 1,2 euro ordaindu behar izango dute.

Aldiz, Mendizorrotzara sartzeko prezioak altuagoak izango dira: 25 urte baino gehiago dutenek 12,2 euro ordainduko dute eguneko sarreragatik, 9,1 euro 18 eta 24 urte bitartean dituztenek, eta 6,6 euro 18 urte baino gutxiago dutenek.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide