Astelehenean hasiko da Bizikletaren Astea

Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 13:44
Ekintzez beteta dator maiatzaren 15ean hasiko den Bizikletaren Astea.

Maiatzaren 15etik ekainaren 4ra bitartean Bizikletaren Astea antolatu dute Udalak eta Gasteizko Bizikleteroak elkarteak.

Astelehenean hasi eta ekainaren 14ra arte luzatuko da XVI. Bizikletaren Aste. IGIk, Bizikleteroak elkarteak eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak egitaraua zabala prestatu dute, eta gizarte etxe eta auzoetan askotariko jarduerak izango dira egun horietan. 

Hitzaldiak, ikastaroak, bizikleta-irteerak eta beste jarduera asko antolatu dituzte. Esaterako, Aldabe gizarte etxean bizikletarekin lotutako bost hitzaldi emango dituzte. Landatxon, berriz, bizikletaz ibiltzen ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa egingo dute, eta Salburuan bizikletaren mekanikari buruzko ikastaroak. Horrez gain, Landazuri kiroldegian mekanikarekin lotutako jarduerak eta hiri txirrindularitzari buruzko hitzaldiak egingo dituzte. Pilarren, berriz,  Olarizuko lorategi botanikoan zehar adinekoentzako triziklo-ibilaldiak eskainiko dituzte.

Bizikletaren erabilera gora

Egun, gasteiztarren joan-etorrien %13 inguru bizikletaz egiten dira. Gasteiz hiribidean instalatutako bizikleta-kontagailuaren datuak kontuan hartuz, 2017ko martxoan 69.914 pertsona igaro ziren bertatik; iazko hilabete berean, berriz, 55.800. "Horrek adierazten du Gasteizen gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dutela bizikleta", nabarmendu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi Iñaki Prusillak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide