Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan Maitia nun zira dokumentala ikusteko aukera izango dugu maiatzean.
Dokumentala 1915-1918 artean Alemaniako preso-esparruetako 10 euskal presoei egindako grabazioek osatzen dute. Proiekzioarekin batera Elena Canas eta Ainara Menoyo dokumentalaren egileekin solasaldia egingo da. Ikus-entzunezkoan kolaboratzaile ibilitako Maider Bedaxagar eta Maite Deliartek ere hartuko dute parte solasaldian.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.