INUNek bere bigarren diska Da nola aurkeztuko du Bihotz Gorospek (koroak eta perkusioa) lagunduta.
Gasteizen poesia hedatzea da Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia-jaialdiaren helburua. Gasteizko Udalak babesten du eta Elisa Rueda da zuzendaria.
Maiatzean zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak... antolatzen dira. Parte hartzen dute tokiko eta gonbidatuko poetek, taldeek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek edo dantzariek, besteak beste. Helburu nagusiena da poesia hedatzea hiri osoan zehar (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan...).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.