Maiatzaren 2an hasiko da udal haur eskoletarako zein Haurreskolak partzuergoko eskoletarako izena emateko epea, maiatzaren 12ra arte.
Berritasun nagusietako bat da 2 eta 3 urte bitarteko umeentzat (2015ean jaioak) 08:00etatik 13:00etara bitarteko tartea doakoa izango dela udalaren bost haur eskoletan.
2016an eta 2017an jaiotako umeentzat, Partzuergoak hiru kuota ditu, familiaren errentaren arabera; Udalak, berriz, tarifa bakarra du adin bakoitzerako. Udal sareko familiek, gainera, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen ikasteko bekak eskatu ahalko dituzte, baina ez Partzuergokoek.
Eskola guztietan egokitze aldia irailaren hasieran hasten da, eta uztailean ere ematen dute zerbitzua.
Maiatzetik aurrera jaiotako haurrentzat jaio ondoren eskatu ahal izango da lekua, eta zerrendetan sartuko dira, epez kanpokotzat jo gabe.
Datorren astelehenetik aurrera eskuratu ahalko da dokumentazioa. Edozein gizarte etxetan eman ahalko da izena, 25 haur eskoletarako leihatila bakarra baita.