2017/04/26 08:00

ERAKUSKETA

[ERAKUSKETA] Errefuxiarte

[ERAKUSKETA] Errefuxiarte
Iparralde gizarte etxea, Gasteiz

Gasteiz Irekia pertsona migratzaile eta errefuxiatuen aldeko herritarron ekimena da, eta bertan, hainbat pertsona eta talde elkartu dira. Errefuxiarte proiektuaren bidez, migratzaileen eta babes eskatzaileen egoera bidegabe eta jasanezina agerian utzi eta salatu nahi dute, Europako mugetan eta munduko beste leku batzuetan bizi dutena. 

Erakusketa Iparralde Gizarte Etxean dago, apirilaren 26tik maiatzaren 15era bitartean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago