Oscar Mansoren 'Renacer' lanak irabazi du Fotoarte lehiaketa

Erredakzioa 2017ko api. 14a, 09:00

Oscar Manso argazkilariaren 'Renacer' lana.

Aurtengo edizioan 374 lan aurkeztu dituzte 204 egilek.  Finalera iritsitako lan guztiak gizarte-etxeetan izango dira ikusgai maiatzetik aurrera.

FotoArte argazki-lehiaketaren XIII. edizioan Oscar Manso Navasen Renacer lanak irabazi du 1000 euroko lehen saria. Guztira 376 lan aurkeztu dituzte 204 egilek.

Bigarren saria Jon Gorosperen Transición Urbana lanak irabazi du eta, hirugarrena, Marian Lazaroren El Puerto lanak. Bi akzesit ere izan dira: bata Clara Estebanentzat No hay nada lanagatik eta, bestea Luz Cortesentzat Buscando la Luz lanagatik. 

 

Aurtengo edizioan 376 lan aurkeztu dituzte 204 egilek. Epaimahaiak lehen aukeraketa egin zuen martxoaren 13an, eta 30 lan aukeratu zituzten, baina horietako bi kenduta, 28 izatera pasa ziren. Finalera iritsitako lan guztiak gizarte-etxeetan izango dira ikusgai maiatzetik aurrera.

Arabako Argazkilarien Elkarteko Ana Padro Zuzak, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako irakasle Piko Zuluetak eta Enelu Kultur Elkarteko Nahikari Morak osatu dute epaimahaia.

Parte-hartzaileak

Edizio honetako lanen %75,9 Gasteizko artistak aurkeztu dituzte. Lanen %47,05 emakumeek egindakoak izan ziren. Adinei dagokienez, 16 eta 70 urte bitartekoek aurkeztu dituzte. Lanen %22,54 30 urtetik beherakoek aurkeztu dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago