Apirilaren 20an Bernardo Atxaga, Antonio Altarriba eta Lurdes Oñederra idazleek Kontakizunak izeneko solasaldian parte hartuko dute. Solasaldia Elkarrekin bizitzen ikasi programaren barruan sartzen da, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak memoria historikoari eta giza eskubideen inguruan antolatutako ekimena, hain zuzen ere.
Hiru idazleek ikuspegi pertsonal eta politikotik aztertuko dute euskal gatazka, beren literatura-ekoizpenaren zati bana abiapuntutzat hartuta. Elena Lopez Aguirre kazetaria izango da solasaldiaren moderatzailea.
Europa jauregiko Francisco de Vitoria auditoriumean izango da ekitaldia, apirilaren 20an, ostegunean, 19:00etan. Euskaratik gaztelerarako aldi bereko itzulpen-zerbitzua jarriko du Udalak behar dutenentzat