Gasteizko zenbait bidegorri konponduko dituzte

Erredakzioa 2017ko apirilaren 7a

Arriagako ateko bidegorria. Irudia: Bizikleteroak

Besteak beste, Arriaga ateko eta Juan Garai kaleko zati batzuk eta Donostia eta Baiona kaleen arteko zatian egingo dituzte konponketa lanak.

Udalak Gasteizko hondatuta dauden zenbait bidegorritako zorua sendotzeko lanak egingo ditu. Firmes Alaveses enpresak egingo ditu lanak, gaur Gobernu Batzarrak onetsi bezala. Konponduko dituzten zatiak hauek izango dira:  vasco-navarroko bizikletentzako bide berriaren hegoaldeko zatia, batez ere Heraclio Fournier kalearen parean; Maite Zuñiga eta Martin Fiz kaleak; Donostia eta Baiona kaleen arteko zatia, eta Arriagako ateko eta Juan Garai kaleko zati batzuk. 

Gutxi gorabehera 4.790 metro karraturi dagokie esku-hartzea. Oraingo zoladura fresatu, leku hondatuenetan bigunguneak konpondu eta azkenik asfaltozko aglomeratuko geruza bat botako da. Lan horietarako inbertsioa 79.973,27 euro da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago