Adriano VI kaleak 60 aparkaleku gehiago ditu

Mirian Biteri 2017ko api. 6a, 09:55

Azken urteotan, asko izan da San Martin inguruan kendu egin den aparkaleku kopurua; falta hori arintzen saiatu dira neurri horrekin.

Adriano VI kaleak 60 aparkaleku gehiago ditu, Trafiko Zerbitzuak lekuak berrantolatu ostean. Zehazki, Gustavo Maeztu Margolariaren eta Tomas Alfaro Margolariaren kaleen arteko zatian, zirkulaziorako errei bat kendu dute, eta, kalearen ezkerraldeko lerroko aparkalekuak bateriakoak bihurtu dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago