Herritarren parte-hartzea omenduko du Alde Zaharreko horma-irudi berriak

Erredakzioa 2017ko api. 4a, 15:57

Murala Ramon Bajo ikastetxearen fatxadan egingo dute, udan. Auzoko elkarte, eragile eta familiek egingo dute, Gasteizko Muralen ibilbidearen laguntzarekin.

Gasteizek horma-irudi berria izango du uda honetan. Oraingoan, Alde Zaharrean kokatzen den Ramon Bajo ikastetxearen fatxadan egingo dute murala, beti bezala, Gasteizko Muralen ibilbidearen (IMVG) laguntzarekin. Horma-irudi honekin herritarren parte-hartzea eta historia kolektiboa omendu nahi dituzte ikastetxeko familiek eta auzoko elkarte eta eragileek.

Proiektua Ramon Bajo ikastetxearen guraso elkartearen ekimenez jaio da, eta auzoaren kontakizun partekatua idaztea du helburu. Proiektuan parte hartzeko info@muralismopublico.com helbidera idatzi behar da.

EDxVitoriaGasteiz 2017 foroan

Proiektu honek apirilaren 8an Europa Jauregian ospatuko den EDxVitoriaGasteiz 2017 foroan presentzia izango du. Ekitaldiaren ardatz nagusia Arrastoa izango da, eta hortaz, Gasteizko Muralen ibilbidearen(IMVG) Utzi zeure arrastoa proiektua oso aproposa izango da. Hori dela eta, ekitaldiko partaideek ere  murala egiten lagunduko dute.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago