Apirilaren 26an Hitz Adina Mintzo zikloan Asiako hego-ekialdeko hokkienera hizkuntza aztertuko da.
Sim Tze Wei hizkuntza-ekintzailearen eskutik ezagutuko dugu hokkienera. Tze Wei Malaisiako hizkuntzalaria eta hokkienera hizkuntzaren mantentzearen aldeko ekintzailea da. Kuala Lunpuren Telekomunikazio Ingeniaritza ikasitakoa, denborarekin hizkuntzekiko pasioa garatu eta Londresera aldatu zen, bertan SOAS unibertsitatean ikasteko.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.