2017/04/05 08:15

IRAKURLE KLUBA

Udaberriaren IV. Irakurketa Irekia

Udaberriaren IV. Irakurketa Irekia
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Laugarren urtez Gasteizko Udaberria euskaltegiak irakurketa irekia antolatu du. Ekimenak euskal literatura eta kultura ezagutaraztea eta bultzatzea du helburu, baita hizkuntza bera ere.

Euskaltegiak aurten bere 40. urteurrena ospatzen duenez, Patxi Zubizarretaren hiru liburu aukeratu dituzte: Gutun harrigarri batMundua lo dagoen bitartean eta Laranja bat zaborretan.

Liburuak irakurtzen lagundu nahi baduzu, bidali emaila honako helbide honetara: irakurketajarraitua@gmail.com Eta besterik gabe euskaraz eta euskal literaturaz gozatu nahi baduzu, gerturatu apirilaren 5ean, asteazkena, Oihanederreko Ortuño aretora, goizeko 8:15 eta 12:30 bitartean, edo arratsaldean, 15:30 eta 20:00 artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago