2017/04/03 19:00

HITZALDIA

[SOLASALEAN] Jokin Bildarratz

[SOLASALEAN] Jokin Bildarratz
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. 

Aukera bazenu, zer galdetuko zenioke Jokin Bildarratzi? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago