Iruñeko Arena Comunicaciónek dokumentala osatu du Kukai Dantzaren Oskara ikuskizunaren sorkuntza prozesuari buruz, kultura tradizionala eta garaikidearen arteko harremanaz... Dokumentala oraindik estreinatu gabe dago, eta haren aurkezpenarekin batera, formatu berezi bat jarriko da abian: dokumentala + dantzariak zuzenean.
Dantza, musika eta ikus-entzunezkoak bateratuko dira bertan. Kukairen dantza, Erramun Martikorenaren kantua, dokumentalaren irudiak... Dantzarien zuzeneko lana eta ikus-entzuneko lanaren arteko uztarketa bat izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.