2017/03/19 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[SASKI NASKI] 'Xabier Montoia vs No english, please'

[SASKI NASKI] 'Xabier Montoia vs No english, please'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Karmele Jaioren Orain hilak ditugu ikuskizun literarioak eman genion hasiera otsailean Saski Naski zikloari eta martxoan beste gasteiztar batek hartuko dio lekukoa: Xabier Montoia musikari eta idazleak, hain zuzen ere.

Xabier Montoia vs No english, please Montoiak eta bere bi kideek Bilbo aldean jorratzen duten Izar & Star VII ekimenerako prestatu duten errepertorioa da. Bilboko Kafe Antzokian eta Donostiako Tabakaleran eskaini eta gero, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarriko dute saioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago