Sareak josten plataforma osatzen duten eragile desberdinek kultura eta pertsonen aniztasuna herrialde baten ondare direla sinistuta, egiten duten lanaren bitartez, Gasteizko aniztasuna modu positiboan ikustarazi nahi dute.
Korrika Kulturalaren testuinguruan,solasaldi dialogikoa antolatu dute, alegia, testu bat oinarri harturik garatuko den elkarrizketa kolektiboa.
Solasaldia egin bitartean umeen txokoa egongo da. Bertan Ane Gebara ipuin kontalaria izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.