Gaurkoan Hitz Adina Mintzo zikloan Erdialdeko Amerikako lenkera hizkuntza aztertuko dugu.
Lenkeraren istorioa berezia da, izan ere, gaur egun hiztunik ez duela esan daiteke. Lenka talde etnikoek bizirik diraute El Salvador eta Hondurasen, baina hizkuntza duela hiru hamarkada desagertu omen zen. Hizkuntzak hil ondoren, ordea, hainbat lagunek hizkuntzak berpizteko ahaleginak egiten dituzte. Hori gertatu zen, estaerako, kornubierarekin. Hitz Adina Mintzok aukera hau baliatu nahi izan du, lenkeraren berpizte prozesua abiatzen ari baita momentuotan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.