Ilunabarrean dantzan urtarriletik apirilerabitartean Oihanederren egiten den balfolk-folk dantzaldia da, saio bat hilean, ostiral iluntzetan. Saio bakoitzean 12-15 dantza lantzen dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak lanten dira; scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka. Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira falta. Saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinek dantza proposamen zehatzak ekartzen dituzte dantzaldietara.
Gaurkoan Miarritzeko Agnés Cecconik gidatuko du saioa eta Nika Bitchiashvilik (biolina), Anton Mimentzak (gitarra) eta Patxi Villenek (whistle-a eta gaita) izango dute zuzeneko musikaren ardura, Ander Zabaleta trikitilari gaztearen gidaritzapean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.