Gasteizko garbiketako langileek ez dute greba egingo

Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 13:50
FCC enpresako langileen protesta bat.

Gasteizko garbiketako langileek bertan behera utzi dute astelehenetik aurrera egin behar zuten greba mugagabea. Kaleratutako langileak berriz hartuko dituztela hitz eman du enpresak.

Gasteizko Udalak aurkeztutako proposamena aztertu ondoren, FCCko garbiketako langileen asanbladak erabaki du bertan behera uztea greba deialdia. Proposamen horretan jasotzen da kaleratutako zortzi langileak bere lanpostuetara itzuliko direla bi hilabeteko epean. Gainera, FCC eta enpresa komitea hitzarmenaren inguruan eztabaidatzen hasiko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide