2017/03/15 19:00

LITERATURA

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Jon Arretxe

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Jon Arretxe
iparralde gizarte etxea, Gasteiz

Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoa da Idazleekin Solasean. Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak… bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Karmele Jaiok solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Martxoaren 15ean Jon Arretxe idazlea izango da solasean. Idazlea saiatua da orain baino lehen ere inmigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, “ikusten” ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta Sator lokatzak bere azken liburuan ere hala egiten du. Bilboko San Frantziskoko auzoan kokatzen da istorioa eta Toure igarledetektibea da protagonista. Paperik gabekoen eguneroko bizimodu latza erakusten du, besteak beste, azken liburu honetan eta horri buruz eta bere literatur ibilbideaz ere hitz egingo digu idazleak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago