71 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta

Erredakzioa 2017ko otsailaren 21a

Madril eta Aragon kaleen ingurua.

71 urteko emakume bat hil da Gasteizen oinezkoen pasabide batean auto batek harrapatu ostean. Astelehenean arratsaldean jazo zen ezbeharra.

Madrid eta Aragon kaleen artean, Arana auzoan, auto batek emakume bat harrapatu zuen, semaforoen bidez araututako oinezkoen pasabide batean. Bertatik pasatzen ziren bi erizain biktima laguntzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin, eta 71 urteko emakumea istripuaren tokian hil zen.

Udaltzaingoak aditzera eman duenez, istripua eragin zuen autoaren gidariari alkoholaren eta drogen frogak egin zizkioten eta emaitza negatiboa izan zen. Jazotakoa ikertzen ari dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago