Xtraklubeko aisialdi programan izena emateko epea zabaldu dute

Erredakzioa 2017ko ots. 14a, 15:59

Xtraclub programa.

Xtraclub programak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako 36 ekintza eskainiko ditu; ekintzen erdia euskaraz izango dira. Izena emateko epea zabalik da.

Denboraldi honetarako programatu diren ekintzen artean daude, esate baterako, aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten dantza eta kantu lantegiak; eszenatoki batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu eta dantza teknikak eta ahalmenak lantzen dira. Ikastaroaren amaieran diziplina horietan sakondu eta egindako lanaren emaitza jendaurrean erakutsiko da: hain zuen maiatzaren 14an, Aldabe gizarte etxearen antzokian.

Denboraldi honetarako programatu diren ekintzen artean daude, esate baterako, aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten dantza eta kantu lantegiak; eszenatoki batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu eta dantza teknikak eta ahalmenak lantzen dira. Ikastaroaren amaieran disziplina horietan sakondu eta egindako lanaren emaitza jendaurrean erakutsiko da: hain zuen maiatzaren 14an, Aldabe gizarte etxearen antzokian.

Kirola eta abentura uztartzen dituzten ekintzen artean hauek ditugu: eskalada eta rappela Eginoko haitzetan, zirkuitua zuhaitzen artean eta arku-tiroa (Olaetan), Bidasoaren bide berdea bizikletaz eta hondartza (Hendaian), surf hastapenak Somon (Kantabrian), raftinga Ebro garaiko ur lasterretan, eta Sellaren jaitsiera piraguaz (Llanesen, Asturias).

Hiriko irteerak ere programatu dira, termetara (Atlas zentroa), izotz pistara (BAKH), eta Lakuako karting-era. Halaber, txangoak ere izango dituzte gazteek Laredoko badiara (ontzia eta hondartza) egun batean, eta hiru egunetako bidaia Bartzelonara.

Gizarte etxeetan ere ez dira ekintzak faltako. Hala, San Andresen aquaerobic ekintza jostalaria egingo da, eta sukaldaritza-lantegi arrakastatsuak gofreak, mexikar sukaldaritza edo etxeko gozogintzaz gozatzeko. Halaber, bi argazkigintza lantegi egingo dira argazkiak hobetzeko eta pertsonalizatzelo hainbat teknika ikasteko (GYMP). Nobedade bezala tekno-robotika lantegi bat izango da, zubi, kotxe, katapulta eta eraikin adimendunak egiten ikasteko.

Udan Cuniterara (Tarragona) hamar eguneko bi kanpaldiak aurreikusi dituzte. Lehenengo kanpaldia ekainaren 27tik uztailaren 6ra izango da, eta bigarrena uztailaren 6tik 15era.

Kirola eta abentura uztartzen dituzten ekintzen artean hauek ditugu: eskalada eta rapela Eginoko haitzetan, zirkuitua zuhaitzen artean eta arku-tiroa (Olaetan), Bidasoaren bide berdea bizikletaz eta hondartza (Hendaian), surf hastapenak Somon (Kantabrian), raftinga Ebro garaiko ur lasterretan, eta Sellaren jaitsiera piraguaz (Llanesen, Asturias).

Hiriko irteeerak ere programatu dira, termetara (Atlas zentroa), izotz pistara (BAKH), eta Lakuako karting-era. Halaber, txangoak ere izango dituzte gazteek Laredoko badiara (ontzia eta hondartza) egun batean, eta hiru egunetako bidaia Bartzelonara.

Gizarte etxeetan ere ez dira ekintzak faltako. Hala, San Andresen aquaerobic ekintza jostalaria egingo da, eta sukaldaritza-lantegi arrakastatsuak gofreak, mexikar sukaldaritza edo etxeko gozogintzaz gozatzeko. Halaber, bi argazkigintza lantegi egingo dira argazkiak hobetzeko eta pertsonalizatzeko hainbat teknika ikasteko (GYMP). Nobedade bezala tekno-robotika lantegi bat izango da, zubi, kotxe, katapulta eta eraikin adimendunak egiten ikasteko.

Udan Cuniterara (Tarragona) hamar eguneko bi kanpaldiak aurreikusi dituzte. Lehenengo kanpaldia ekainaren 27tik uztailaren 6ra izango da, eta bigarrena uztailaren 6tik 15era.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago