Gizon batek emakume bat kolpatu zuen Zaramaga auzoan, alabaren aurrean. Udaltzaingoak azaldu duenez, bikotekideari alaba eman behar zion emakumeak, baina ohartu zenean gizona mozkortuta zegoela erabaki zuen ez ematea, eta orduan gizonak erasotu zuen.
Bestetik, emakume batek udaltzainen aurrean salatu zuen bikotekide ohiarekin eztabaidatu ondoren, gizonak kolpatu eta iletik tiratu ziola. Koroatze auzoko atari batean jazo zen erasoa, eta bertatik atxilotuta eraman zuten gizona genero indarkeria delitua leporatu ondoren.