Marta Extramiana gasteiztarraren Maitasun debekatuen kasua liburuan oinarrituta 1866 urteko Gasteiz argazki zaharren bitartez ezagutuko da. Irudi ezberdinen laguntzarekin Jeronimo Roure medikuaren aztarnei jarraituta XIX. mende bukaerako txoko ezberdinak eta pertsonaiak ezagutuko dira.
Taldea osatzeko gutxienez 10 pertsona elkartu behar dira. Izena emateko azkeneko aukera, bisita egin aurreko ostiral goiza da eta prezioa 6€koa da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.